Zatoz jolastera egitasmoa aste bukaera honetan Villabonan

jolasak kartela

Villabonako Udalak eta Malkar aisialdi taldeak euskararen erabilera sustatzeko asmotan,

LH1 eta LH6 bitarteko haurrentzat jolasak antolatu dituzte datorren igande goizerako. Jolasak Erreboteko plazan edo Berdura plazan izango dira eguraldiaren arabera, 11:30etatik 13:30ak bitarte.

Euskara sustatzea helburu duten jolas hauek, ikastetxeetan haur hezkuntzako 4 eta 5 urtekoekin burutuko den egitasmoaren osagarri izango dira. Bi egitasmoek helburu bera izango dute: euskararen erabilera sustatzea jolasen bitartez.

Igande honetaz gain, beste hiru igandetan ere burutuko da egitasmoa, eta horietako bi igande Euskaraldiak irauten duen 11 egunen barruan egongo dira.