
10 – 12 urteko neska-mutil sahararrak uztailean eta abuztuan harreran izateko egitasmoa da.
Errefuxiatu kanpamenduetan jaio eta hazi diren haurrak direlako, udan 55°tik gorako tenperaturak egiten dituelako, ondo elikatzeko beharra dutelako, mediku errebisioak egin eta sendatzeko aukera izan behar dutelako, euren hezkuntzan lagunduko dugulako, saharar kultura ezagutuko dugulako, gure artean dauden bitartean euren auziaren difusio bide izango direlako, e.a.
Zer da eta zergatik BUELTAN?
2017ko udan 350 saharar haur BUELTAN etortzeko beharrezko diren harrera familiak lortzeko kanpaina da…
Informazio gehiago nahi izan ezkero deitu udaletxeko Gizarte Zerbitzuetara ( 943693925 ) eta programaren berri emango dizuegu.