Zine denboraldi berria, klasiko eta guzti

DSC 7771 webAurkeztu da denboraldi berrirako zinema egitaraua eta urteroko legez astebururo heldu eta haurrentzako kultur eskaintza bana eskainiko da. Baina badira berrikuntzak ere, aurten Santtio zine kluba sortu baita. Ekimen berri honekin Santio Egoitzako zaharrengana gerturatu nahi da zinema, eta era berean eurak zinemara. Egoiliarrek izango dute hilero filme klasiko bat hautatzeko ardura eta gero zineman eskainiko da doan, eurentzat eta gerturatu nahi duen ororentzat. Urbizu kultura zinegotziak xehetasunak zaindu ditu: “bereziki zainduko dugu euren irisgarritasuna bermatzea eta eroso senti daitezen bilatuko dugu”. Bigarren ekimena zinezaleen asteazkenak izango dira, hilean behin 2€ko salneurrian eskainiko da egungo karteleran ez dagoen filme bat. Cubero kultura teknikariak iaz jarritako pantaila eta proiektore berrien kalitatea azpimarratu du “plazer hutsa izango da zine klasikoa kalitate honekin ikustea”. 

Ikusi egitaraua

Ikusi Santtio zine klubaren kartela

Ikusi zinezaleen asteazkenen kartela