Dagoeneko Gurea aretoan eskainiko diren emanaldi guztietarako sarrera numeratuak online erosi daitezke hemen. Dena den, kontuan hartu behar da online erosten diren sarrerak %5eko kargua izango dutela.
Bestalde, orain arte bezala, Gurea aretoko leihatilan ere egongo da sarrerak eskuratzeko aukera; emanaldia baino ordubete lehenago zabaltzen da leihatila.
Zineko bonoak leihatilan bakarrik erosi daitezke.
Urriko kultur egitarauaren barruan antolatu diren ekimenak hemen topatuko dituzu.