Zubimusu ikastola bezala antolatzen duen lehen kultur astea den arren, 9. edizioa izango da aurtengoa. Sexu heziketa eta sukaldaritza izango dira lehen egutetako lanketa oinarriak, baina zinema, literatura, kantaldiak eta bestelako emanaldiez ere gozatuko dute guraso zein haurrek.
Haurrei etxeko lanekin laguntzeko tailer bat ere egingo dute gurasoek eta ikasleek adimen urritasuna landuko dute Atzegi elkartearekin. Asteburuan kirolari helduko diote, larunbatean eskalada eta igandean ibilaldi neurtu batekin (argazki rally-a ere izango dena, era berean). Amaitzeko, otsailaren 6an Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia izango dute.
Ikusi kartel osoa