
Zizurkilgo mugarriak dokumentatzeko lanaren baitan, Amasa-Villabona, Zizurkil, Asteasu eta Anoetak muga egiten duten puntuan kokatutako Laumugarrieta mugarria berreskuratu du Hernandorena kultur elkarteak Aranzadirekin elkarlanean. Orain dela 150 urte jarritako harria Zalberro bezala ezaguna den inguruan dago kokatu eta 300 kg ditu.
Kultur elkarteko kideek aztertutako dokumentuetan Laumugarrietaren arrastoak topatu zituzten; horren bila hasitakoan, lurpean topatu zuten 1871an jarritako mugarria.
Asteazkenean, apirilaren 21ean, Hernandorena kultur elkarteko kideek Amasa-Villabonako, Zizurkilgo, Asteasuko eta Anoetako alkateak herriek muga egiten duten puntuan egindako ekitaldira gonbidatu zituzten. Horrela, alkate bakoitzak bere herriko eremuan dagoen zatian teila zati bat jarri eta gorriz margotu zuten mugarriaren gainean zizelkatutako herriaren iniziala.
Argazkia: www.ataria.eus