Maitane Perez aktore eta idazle nafarra izango da Geuretik Sortuak bekarekin Amasa-Villabonan izango dugun sortzailea

maitane perez ssUdalbiltza Partzuergoak martxan jarritako Geuretik Sortuak kultur ekimenean parte hartu du Amasa-Villabonako udalak. Ekimen honen bidez, euskarazko literatura, antzerkigintza eta zinema sorkuntza bultzatu nahi da eta guztira Euskal Herri osoko 26 udalerri eta sortzailek parte hartuko dute. Sortzaile bakoitzari herri bat esleitu zaio eta beka honen bidez, herri horretan egonaldi bat egingo du bere sorkuntza garatzeko. Amasa-Villabonaren kasuan, Maitane Perez aktore eta idazle iruindarra izango dugu geure artean, egonaldi horretan zehar literatura lan bat sortzeko helburuarekin. 

Amasa-Villabonako udalaren izenean gure poztasuna adirazi nahi dugu Maitane Perez kultur sortzailea gure artean edukitzeko izango dugun aukeragatik, eta elkarlanean prozesu aberasgarri eta emankor bat garatzeko gogotsu gaude. Laster harremanetan jarriko gara Maitane Perez-ekin, sormen prozesuaren eta Geuretik Sortuak bekaren inguruko xehetasunak berarekin adosteko.

Udalbiltza Partzuergoak oharra kaleratu du Geuretik Sortuak proiketuan parte hartuko duten artista eta udalerrien berri emanez:

https://www.udalbiltza.eus/eu/albisteak/honakoak-dira-geuretik-sortuak-proiektuan-parte-hartuko-duten-artista-eta-udalerriak