Oria merkatarien elkartearen kanpaina berria: Babestu bertakoa

IMG-20210427-WA0000weberakoVillabona eta Zizurkilgo hainbat merkataritza eta ostalaritza establezimendu biltzen dituen Oria merkatarien elkarteak, sektorea bultzatzeko kanpaina berri bat jarri du martxan “Babestu bertakoa” lemapean. Kanpaina honen bidez, elkarteko kide diren Villabona eta Zizurkilgo dendetan erosiz gero, boletoak lortuko dira eta horien bidez Nekatur-en biltzen diren nekazalturismoez gozatzeko 100 euroko opari-txekea duten 11sari lortu ahal izango dira.

Kanpainaren Kartela.

Amasa-Villabonako udalak bat egiten du kanpaina honekin eta herriko dendetan erosteko deia egiten die herritarrei. Gure herrian denetarik eros dezakegu eta gure merkataritza sektoreak herritarren bultzada behar du. Erosi herrian eta bertakoa babestu!