Hainbat ekitaldi Genero Indarkeriaen Aurkako Nazioarteko Egunean

violencia-copia

Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da igande honetan, azaroaren 25ean. Hori dela-eta, Hutsunea Betez emakumeen elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu. Hala,Villabonako Malkar Plazan (BM supermerkatuaren ondoan) elkarteratzea egingo da, arratsaldeko 19:30ean.

Ondoren, 20:00etan,”La fuente de las mujeres” filma emango da herriko Gurea zinean (sarrera dohainik da). Azkenik, pelikula amaitzean, hizketa-solasaldi bat eskainiko da,”Generoa eta Adingabeak” izenburupean.

Ekitaldi hori familia arteko indarkerian aditua den Yolan Cervero psikologoak gidatuko du. Villabonako Udalak, elkarteratzeko deia eta ekintza guztietan parte hartzeko gonbitea luzatzen die herritarrei, genero indarkeriaren aurka amasa-villabonatar guztiok bat eginez.