Mila esker zuen ekarpenengatik!

Villabonako Udalak 2013ko aurrekontuei begira euren ekarpenak eman dituzten herritarrei bere eskerrik beroena luzatu nahi die. Udal Gobernuaren helburua da datorren urteko aurrekontuen diseinua partehartzailea izatea.

Horregatik, informazio eta ekarpen prozesu bat ireki zuen, amasa‐villabonatarren ideiak,kexak, zalantzak eta oro har proposamenak jasotzeko. Joan den ostiralean, abenduaren 14ean, amaitu zen ekarpenak jasotzeko epea. Orain, udal ordezkariek ekarpen‐orri guztiak aztertuko dituzte eta datorren urtarrilean jendaurreko agerraldian prozesuaren ebaluazioa aurkeztuko dute.