David Barandiaranen erakusketa ikusgai da Gurean

david barandiaran

Txoriak ditu maite David Barandiaran villabonatarrak. Bizitza osoan erakutsi du txoriekiko zaletasun berezia, espezie guztiak gertutik ezagutzeko grin berezia. Erretiroa hartu zuenean, margolaritzan autodidakta modura hasi, eta hegaztiak bere inspirazio iturri nagusi bilakatu ziren beste behin.

“Nire ametsetako bat betetzera doa”, dio Davidek. Amets hori Gureako erakusketa gelan dagoeneko egi bihurtu da. Izan ere, areto horretan jada ikusgai da “Gure Txoriak” ornitologia erakusketa, datorren abenduaren 30a arte irekita egongo dena.

Bertaratzen diren guztiek David Barandiaranen 100 arte lan baino gehiago ezagutzeko aukera izango dute. Obra guztietan txori mota bakoitzaren inguruko informazioa biltzen da, baita haien kantuak ere, audio formatu berezi baten bitartez lortuak.

Labetik atera berri den Amavi udal aldizkarian David Barandiarani egindako elkarrizketa ageri da. Irakurri erreportaia hemen eta ezagutu gertutik erakusketaren atzean dagoen pertsona eta artista.