Elkartasun karabanak geldialdia egin du Villabonan, saharrarrei esku bat botatzeko

Elkartasun karabana

Elkartasun karabanak Amasa-Villabonan geldialdia egin du, herritarrok Saharar herriari
elkartasuna erakuts diezaiogun.  

Lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, arroza, azukrea, pasta, olioa, konpresak eta helduentzako pixohialak jasoko dira, Saharako herriari bideratzeko. 

Materialak jasotzeko epea urtarrilaren 30ean amaituko da. Ekarpenak emateko, Villabonako Udaleko Ongizate sailera (udaletxeko 2.soilaruan) jo behar dute herritarrek, materiala bertan jasoko baita. Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.