Familia aztergai Gurasoen Arteko Topaketetan

gurasoen arteko topaketak kartela web

Villabonako Ongizate sailak Gurasoen Arteko Topaketak ekimena antolatu du beste behin. Hainbat jarduera egingo dira esparru horren barne. Hala, bi ikastaro egingo dira: lehenengoan (martxoak 4, 11, 18) gai desbedinak jorratuko dira, hala nola, familian harreman egokiak izateko gurasoentzat estrategiak edota guraso bezala ondo eta seguru sentitzeko aholkuak.Bi saio egingo dira: euskaraz, 14:30tik 16:00ak arte eta, gazteleraz, 18:30 eta 20:00ak bitartean.

Bigarren ikastaroa maiatzean egingo da –6an, 13an eta 20an- eta honako gaiak landuko dira:

nola lagundu seme-alabei beren gatazkak gainditzen; haurtzaro eta nerabezaroan modu egokian harremanak izaten ikasi eta irakatsi, eta nola lagundu seme-alabei beren etxeko lanekin. Aurrekoa bezela, ikastaro hau bi saiotan egingo da: euskarazkoa 14:30tik 16:00ak arte eta gaztelerazkoa, aldiz, 18:30tik 20:00ak arte.

2013ko Gurasoen Arteko Topaketei amaiera emateko, psikologoa eta sexologoa den Kizkitza Arozenak Sexu heziketa etxean, haurtzarotik nerabezarora hitzaldia eskainiko du datorren apirilaren 15ean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Izena ematea

Ekimenean izena emateko epea datorren otsailaren 4an irekiko da eta hilaren 15a arte egongo da zabalik.  Izen-ematea Villabonako Gizarte Zerbitzu sailaren bulegoetan –udaletxeko bigarren solairuan- egin beharko da, jendaurreko arreta ordutegian (09:00 – 14:00ak bitarte, astelehenetik ostiralera).