Santa Ageda Bezperako kantaldiak emango dio hasiera otsaileko kultur egitarauari

AGENDA OTSAILA VILLABONA

Otsaileko egitaraua ekintzez josia dator oraingoan ere. Santa Ageda bezperako kantaldia, Ostegun Gizena ospatzeko antolatutako ekimenak, “La Lechuga” antzezlana eta Zinema emanaldiak, labetik atera berri diren filmekin. Gainera, pratikak zulatu gabe zinemaz gozatzeko, bonu bereziak atera berri dira: 5 film 15 euroren truke. Informazio gehiago, Gurea Antzokiko leihatilan. Ezagutu hileko egitarauaren xehetasun guztiak hemen.