Villabonako Ongizate sailak Gurasoen Arteko Topaketak ekimena antolatu du beste behin. Hainbat jarduera egingo dira esparru horren barne. Hala, bi ikastaro egingo dira: lehenengoan (martxoak 4, 11, 18) gai desbedinak jorratuko dira, hala nola, familian harreman egokiak izateko gurasoentzat estrategiak edota guraso bezala ondo eta seguru sentitzeko aholkuak.Bi saio egingo dira: euskaraz, 14:30tik 16:00ak arte eta, gazteleraz, 18:30 eta 20:00ak bitartean.
Bigarren ikastaroa maiatzean egingo da –6an, 13an eta 20an- eta honako gaiak landuko dira:
nola lagundu seme-alabei beren gatazkak gainditzen; haurtzaro eta nerabezaroan modu egokian harremanak izaten ikasi eta irakatsi, eta nola lagundu seme-alabei beren etxeko lanekin. Aurrekoa bezela, ikastaro hau bi saiotan egingo da: euskarazkoa 14:30tik 16:00ak arte eta gaztelerazkoa, aldiz, 18:30tik 20:00ak arte.
2013ko Gurasoen Arteko Topaketei amaiera emateko, psikologoa eta sexologoa den Kizkitza Arozenak Sexu heziketa etxean, haurtzarotik nerabezarora hitzaldia eskainiko du datorren apirilaren 15ean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Izena ematea
Ekimenean izena emateko epea datorren otsailaren 4an irekiko da eta hilaren 15a arte egongo da zabalik. Izen-ematea Villabonako Gizarte Zerbitzu sailaren bulegoetan –udaletxeko bigarren solairuan- egin beharko da, jendaurreko arreta ordutegian (09:00 – 14:00ak bitarte, astelehenetik ostiralera).