Auzokonpostan parte hartu nahi duten herritarrek 943 692100 telefono zenbakira deitu dezakete, edota Udal bulegoetara hurbildu, goizeko 8:00etatik eguerdiko 14:00etara. Izena emateko epea otsailaren 4an irekiko da, eta 22an amaituko da.
Onartu berri diren 2013ko aurrekontuetan guztira 125.000 euro bideratuko dira ZERO ZABOR politikan
sakontzeko. Diru hori ez da Atez Ateko sistemaren ezarpenarentzat soilik. Legegintzaldi hasieran Villabonako Udal Gobernuaren programan ZERO ZABOR politiken aldeko apustua jaso zen. Helburu nagusia da gaikako bilketan ahalik
eta emaitzik onenak lortzea.
ZERO ZABOR politika horren barne, AUZOKONPOSTAREN aldeko apustu garbia egiten du Udalak. Horregatik, herrian auzokonposta egiteko zenbait gune jarriko ditu. Helburua da etxeko hondakinen sorrera auzolanean murriztea.
“Jakina da hondakin onena sortzen ez dena dela. Konpostatzeak hondakin organikoa ongarri bihurtzea suposatzen du. Baina guztiok ez dugu aukera etxean autokonposta egiteko. Horregatik, bizilagunen artean eta eremu publiko bat horretarako egokituz, autokonpostatze bateratua egiteko aukera emango dute zabalduko diren gune horiek”, azaldu du Rosa Arregik, Ingurumen zinegotziak.
Villabonako Udalak beharrezkoak diren material guztiak erraztuko ditu eta modu egokian egiten denaren jarraipena egingo du.
Izena emateko baldintzak eta epeak
Auzokonpostan parte hartu nahi duten herritarrek 943 692100 telefono zenbakira deitu dezakete, edota Udal bulegoetara hurbildu,
goizeko 8:00etatik eguerdiko 14:00etara. Izena emateko epea Otsailaren 4an irekiko da eta 22an amaituko da.
Izen-emateko zenbait baldintza bete behar dira, hala nola, antolatuko den ikastaroan parte-hartzea, Villabonan erroldatuta egotea,
eta eskaera etxebizitzaren jabearen izenean egitea (etxe bakoitzeko eskaera bat).
Izena ematen duten lehenengo 60 familiek izango dute aukera orain hasteko. Gainontzekoak itxarote-zerrenda batera pasako dira, eta datozen hilabeteetan hasi ahal izango dute.