Donostiako gazte kondenatuei babesa

20130409 donostia gazteak

Auzitegi Gorenak sei urteko kartzela zigorra ezarri die Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Ekaitz Ezkerra, Aitor Olaizola, Adur Fernández, Oier Lorente, MIkel Arretxe eta Egoi Alberdiri.

Neurri bidegabe horren aurrean, hainbat elkarretaratze deitu dira. Apirilaren 12 (ostirala) da Tolosaldeari egotzitako eguna, eta 12etan zein 19etan konzentrazioak egingo dira Bulebarrean. Udalak bat egingo du, gazte horien eskubideak aldarrikatuz.

Era berean, zigortuei babesa emateko asmoarekin ‘Aske gunea’ sortu dute. Gune hau egunero egongo da irekita gaurtik aurrera Bulebarrean, goizeko 09.00etatik arratsaldeko 20.00etara. Bertan, ekimen ezberdinak egiteko asmoa dute, horregatik, dei egin diete eragileei bertan parte hartzera.

Aurrekariak:

2011ko urrian Entzutegi Nazionalak epaitu zituen 15 gazteak. Gerora, hainbat helegite jarri ziren kondenaren aurka, frogak aski ez zirela argudiatuz; baina Gorenak desestimatu egin ditu, “talde armatuko kide” zirela frogatzeko nahikoa zirelakoan. Zazpi izan dira absoluzioa lortu dutenak (Ekaitz de Ibero, Igor Álvarez, Urko Pikaza, Asier Mariezkurrena, Unai Pérez, Pello Lamarca eta Beñat Apalategi).


Donostia_gazteak