Ekainaren 5ean nazioarteko ingurumenaren eguna ospatzen da. AmasaVillabonan, egunero zaindu behar litzatekeela uste dugu eta eguna motz geratzen denez, aste osoan zehar ospatuko da. Aurten ere, urteroko hainbat ekintza perstatu dira, bigarren eskuko azoka eta atari-bizi esaterako. Aurten ikastetxeetan landutako gaia biodibertsitatea izan da, eta ekainaren 5ean ‘ikasgelatik plazara’ izendatu duten festa egingo dute Aiztondoko ikastetxeek errebote plazan 9,30etik 11,30era.
Urtero gaiak eta ekimenak aldatzen joanagatik, funtsean ingurumenarekiko begirunea du helburu aste honek, aste berde izateari utzi eta herri berdea izan dadin Amasa-Villabona.
2. Eskuko azoka egingo da ekainaren 7an
Berdura plazan izango da azoka, 17,30ean hasi eta 20,30era arte. Nahi duen orok parte hartu ahal izango du, bere gauzak trukatuz, salduz edo oparituz. Udalak jarriko ditu postuentzako mahaiak, eta hargatik parte hartu nahi duenak 689749439 telefonora deitu beharko du.
Martxan da atari-bizi lehiaketa
Aurten ere, etxe-ataria apaintzeak saria izan dezake. Iaz arazoengatik lorerik ez banatzea erabaki arren, berdin sarituko da apaintzeko ahalegina eta Santio Jaietan jakinaraziko da irabazlea.