Aritza Kultur Elkarteak sozioekonomia tailerra prestatu du

hitzaldia Aritza

Pertsonetan oinarritutako sistema bat behar dela iritzita, Aritza Kultur Elkarteak sozioekonomia tailerra antolatu du. Lehen jardunaldia ekainaren 19an izango da 20:00etatik aurrera udaletxeko balio anitzeko gelan; eta sozioekonomian interesa duen jendea biltzea da helburua. BIlera horretako jakin-min eta proposamenetatik jaioko da tailerraren programa. Egungo sistemaren gabezien aurrean, Aritzak alternatibak aurkitu nahi ditu, eta horretarako gogoeta beharrezko iruditzen zaio; hargatik, esperientzia aberasgarrietatik ikasi ahal izango da tailer honetan. Era berean, herritarrei deialdia luzatu diete intereseko gaiak proposa ditzaten. Kartela hemen ikusgai.