Oinkari dantza eskolako izen-ematea zabalik

12 Zagi dantza.jpg

Zabalik da 2013-2014 ikasturterako Oinkari dantza eskolan ikasteko deialdia. Gaurtik hasi eta uztailaren 31ra arte eman ahalko da izena, eta hainbat baliabide jarriko dira gurasoen eskura horretarako: email bidez, telefonoz, whatsapp bidez edo bulegora gerturatuta egin ahalko baita. BItarteko hauen xehetasunak hemen ikus daitezke. Gogoratu, izena ematean matrikula ordaindu beharko dela, zerrendak bermatzeko. Entsegu egutegiaren eta ordutegien berri abuztuaren 6an emango da, eta irailaren 9an hasiko da ikasturtea, eskolakoarekin batera.