Abian da aurtengo jaien programaren azal lehiaketa

programa azala3

Kultura Sailak martxan du jada 2013ko Santio Jaien programako azala aukeratzeko lehiaketa. Perte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da herrikoa izatea eta 16 urte baino gehiago izatea. Lanek originalak izan beharko dute, eta partaideek ekainaren 14tik 28ra izango dute euren lanak aurkezteko epea. Formatuak 21X21 izan behar du, eta edozein teknika onartuko da. Hori bai, “Santio Jaiak, VIllabona-2013” testua agertu behar da. Posible izango da Santio Jaien atzera begirako erakusketan lanak entregatzea. Xehetasun gehiagorako ikusi kartela.