Hasi dira kiroldegiko gimnasioa handitzeko lanak

Kiroldegiko obra

Dagoeneko hustu dute garai batean kiroldegiko taberna izandakoa, eta hasi dira gimnasio zati berria eraikitzen. Datorren ikasturterako gune berria martxan izatea aurreikusten dute, eta batik-bat klimatizazioan irabaziko dela nabarmendu dute: “errazagoa izango da umedadea eta tenperatura kontrolatzea, eta kirolariek hori eskertzen dute”. Bestetik, fisioterapia gela izango du ondoan (lehengo sukaldearen ondoan) eta baita luzaketak egiteko gela bereizi bat ere (lehengo sukaldea zena). Lanerako espazio atsegin eta eroso bat lortzea da helburua, eta espazio berria aproposa da horretarako.