Euskara ikasleek aho-zapore onarekin amaitu dute ikasturtea

mintzalagun

Mintzalagun egitasmoaren eta euskara ikastaroen ikasturte amaiera ospatzeko, ekainaren 17an afari-meriendaren aitzakian elkartu ziren Irrintzi elkartean. Herrian euskara maila ezberdinetan ikasten ari diren ikasleak elkartu ziren bertan, ikasturtean zehar lagun izan dituzten mintzalagunekin eta aipatzekoa da aurten Bainaizbagara taldeko ikasle etorkinak ere batu zirela. Euskarako teknikariak azaldu du “ekintza xume” honekin Udalak ikasleek euskara bereganatzeko egiten duten ahalegina saritu nahi duela, “eta baita mintzalagun moduan bolondres aritzen diren herritarren lana ere”. Azken praktika saioa egiteko ere balio izan du noski, elkartzeak. Hala ere, etorkinek izan zuten euren kultura eskaintzeko aukera, euren lurraldeko jakiak prestatu baitzituzten afari-meriendarako.
Azkenik, euskal abestiak kantatuz eta dantzatuz amaitu zuten ikasturtea.