Beatriz Medranok jarriko dio azala festetako egitarauari

Egitarauaren portada 2013

Jaietako egitarauaren azal lehiaketa ebatzi da, eta Beatriz Medrano izan da, iazko moduan irabazle. 15 lan aurkeztu dira, eta antolatzailek aitortu dute ez dela erabaki erraza izan aurkeztutako azalen maila ona ikusita. Aurten lehen aldiz publikoki egingo da sari banaketa. Uztailaren 27an (larunbata) egingo da Malkar plazan, 11:00etan Atari-bizi lehiaketaren sari-banaketarekin batera. Kultura sailak parte hartzaile guztiak zoriondu nahi ditu, aurkeztutako lanengatik. Ikusi azal irabazlea osorik