Uztailaren 18an ireki zen aurten Irrintzi elkartearen garagardo azoka. Lau egunez izan da garagardo bereziak eta afari bereziak egiteko aukera Txermingo ikastolaren arkupeetan. Egunero bete dira mahaiak afal orduan, eta jende asko ibili da arratsaldeetan ere. Garagardo azokak harrera ona izaten duela nabarmendu dute antolatzaileek, eta azken urteetan orokorrean kontsumoa jaitsi den arren, azokak beheraldiari ondo eutsi diola azaldu dute. Beraz, balorazio positiboa egin zaio aurtengo azokari.