Amasako III. Txakolin eguna irailaren 21ean ospatuko da, Uxo-Toki elkartearen eskutik. 25 etxetako txakolinak dastatu ahal izango dira Amasako plazan. Dastaketa pilotarekin uztartuko dute Uxo-Tokiko kideek, arratsalderako pilota jaialdia prestatu baitute: 16,00etatik hasita, bertso-pilota jaialdia, partidu profesionala eta dastaketa izango dira bertaratzen direnen gozagarri.
-16:00etan Bertso-pilota jaialdia izango da, Lizaso-Aranburu vs. Urmeneta-Urruzola pilotariak eta Oihana Iguaran vs. Amaia Agirre bertsolariak ariko direlarik.
-Jarraian pilota partida profesionala: Goñi-Eulate vs. Eugi-Otsandorena.
-Dastaketan honako txakolin etxeek hartuko dute parte: K5 Argiñano, Sagarmiña, Basalore, Upaingoa, Zudugarai, Elkano, Urruzola, Igeldo, Bi errota, Agerre, Akarregi txiki, Mokoroa, Talai berri, Rezabal, Gaintza, Ulazia, Aizpurua, Bengoetxe, Urki, Gaineta, Ameztoi, Arregi, Hirusta, Adur, Flych (Gorostidi).