Oporren ostean, hasi dira jada Banaiz Bagara Elkarteak antolatutako euskaraz komunikatzeko oinarrizko ikastaroak. Astean behin edo bitan elkartzen dira, eguneroko egoera informalei euskaraz aurre egiten ikasteko. Ikastaro hauen berezitasuna kultur-aniztasuna da eta elkartearen ustez “elkarren arteko bizitzan aberasten gaitu”. Hizkuntzaz gaindi, kultura bereganatzeko dantza eta kantak ere lantzen dira, ikasiz gozatzeko. Partehartzea irekia eta dohakoa da.
LEKUAK ETA ORDUTEGIAK:
URNIETA: astelehenero 9:15etan eta ostegunero 19:30ean, Lekaio Kultur Etxean.
ERRENTERIA: astelehenero 15:30ean, Lau Haizetara elkartearen egoitzan, Euskotren geltoki aurrean.
VILLABONA: astelehenero 19:45etan, Gaztelekuan, Kale Nagusia.
AZKOITIA: emakumeen taldea, asteartero, 9:15etan, Elkargunen.
TOLOSA: asteazkenero, 19:30ean, Kultur Etxean.
LASARTE-ORIA: ostegunero, 15:30ean, Amaraun Ludoteka (Ola-Zumaburu kalea)
ANDOAIN: ostiralero, 15:30ean, Ambrosia Olabide Gizarte Zentruan.
IRURA: HIAHOKA – EUSKARA CANTANDO, ostiralero, 18:00etan, erabil. anitzeko gela.
HERNANI: larunbatero, 10:30ean Biteri Kultur Etxean, 17:00etan, Txema tabernan.
Harremanetarako: Petra Elser 645 733 818