Tolosaldea Garantzen-eko Migrazio eta Aniztasun sailak Ongi Etorri harrera programa antolatu du, eta Villabonako Udalak ere parte hartuko du. Bi saio izango dira Amasa-Villabonan (irailaren 10ean eta 25ean): Tolosaldeko baliabideak ezagutzeko lehena, bizilekua Tolosaldean finkatu berri duten pertsonei zuzendua; eta bigarrena, Atzerritartasun legeari buruzko taldekako informazio saioa, edonorentzat irekia. Azken horretan, abokatu batek atzerritartasunari dagozkion galderak erantzungo ditu. Eskuorria kontsultatu