Mugikortasun astea heldu da Tolosaldera

bizi-bira

Europan urtero ospatzen den Mugikortasun Astea irailaren 16tuik 22ra izango da aurten, eta Villabonako Udalak ere osatu du urtero bezala egitaraua.  Eskualdeko Udalek eta Tolosaldea Garatzen elkarteak honako ekintzak prestatu dituzte: kartela ikusi

  • Bigarren eskuko azoka

Irailaren 21ean izango da, Berdura Plazan. Mugikortasunarekin zerikusia duten objektuak izango dira salerosteko, goizeko 10:30etik aurrera. Zerbait saldu nahi duen edonork egin dezake, goizean goiz produktuarekin bertaratuta.

  • Bizikleta bira

Irailaren 22an 10:00etan abiatuko da Ikaztegieta eta Asteasutik. Helmuga Anoeta izango da, non hamaiketakoa egingo den. Amasa-Villabonako herritarrek bi abiapuntuetatik has dezakete bira, edo Asteasutik datorren taldea Amasa-Villabonan harrapatu.

  • Ikastaroa

Bizikletan ibiltzen ikasteko aukera eskainiko die emakumeei Zizurkilgo Udalak, eta Villabonako Udalak ere bat egingo du ekimen horrekin. Ikastaroa irailaren 21-22 eta 28-29 asteburuetan egingo da (egun bakoitzean 90 minutu) eta ikasleek ikastaroaren erdia soilik ordainduko dute.