Amasa-Villabonatik abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia

txapelketa nagusia

Gaur aurkeztu da lau urtez behingo Bertsolari Txapelketa Nagusia, Amasa-Villabonatik abiatuko dena. Muina bertsogintzan izango duela iragarri dute antolatzaileek. Irailetik abendura, 42 bertsolari lehiatuko dira txapel beltza eskuratzeko. Behar Zana pilotalekuan izango da kanporaketako lehen saioa, irailaren 29an 17:30etik aurrera. Bertsolariak: Iker Zubeldia, Odei Barroso, Alaia Martin, Fredi Paya, Jon Martin eta Nerea Elustondo. Sarrerak dagoeneko salgai daude internetez, klikatu hemen erosteko