Olaederra kiroldegia buru-belarri dabil 2013-14 ikasturteko kirol-eskaintza prestatzen. Urte osorako eskaintzen artean mantenu gimnasia, prestakuntza fisiko intentsiboa, aerobika, aquagyma eta yoga hautatu ahal izango dituzte helduek, eta haurrentzat igeriketa eta judoa izango dira urte osoko eskaintzetan. Hiru hilabeteko ikastaroak izaten dira ohikoenak, eta aukera zabala izango da aurten ere: igeriketa, cycling, master class, pilates, eta body training tono. Eskaintzaren ordutegiak eta prezioak ikusi hemen.