Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bultzadaz baliatuta, Mintzola fundazioak ahozkotasuna aztertzeko egitarau zabala prestatu du. Urriaren 9an hasi eta txapelketa amaitu artean hainbat hitzaldi, emanaldi eta analisi egingo dira bertsogintzaren inguruan. Batetik, adituek bertsogintzaren alor bana aztertuko dute, eta bestetik, atzerriko inprobisatzaileak etorriko dira, euren lanaz hitz egitera eta nola ez, praktikan jartzera. Nora Urbizu kultura zinegotziak eta Karlos Aizpuruak aurkeztu dute egitaraua gaur Subijana etxean.
– Ikerlari eta adituen analisiak Bertsolari Txapelketa Nagusian. Informazio gehiago
– Munduko Kantu Inprobisatuaren Jardunaldiak Mintzolan. Informazio gehiago
– Kulturarteko ordezkaritza Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean. Bertsolari Txapelketaren finalean, BECen, terraza batean bilduko ditugu, Mintzolarekin elkarlanean ari diren hainbat ikerketa erakundeetako edo kultur elkarteetako ordezkariak, ikerlariak eta bertso zaleak, Euskal Herrikoak zein atzerrikotakoak.