Aldundia autobus zerbitzua hobetu nahian dabil, eta aholku eske jo du erabiltzaileengana. Parte hartze prozesu bat prestatu dute, non lehenengo geltokietan elkartu diren erabiltzaileekin, euren iritzia jakiteko. Gero, urriaren 15ean bilera informatiboa egin zen, eta une honetan ekarpenak jasotzen dabiltza. Amasa-Villabonan hiru buzoi utzi dira: Gaztelekuan, Jubilatuen elkartean eta Udaletxean. Eskuorrietan inkesta labur bat betez lagun dezakezu zerbitzua hobetzen. Beraz, gerturatu puntu horietara eta jarri zure hondar alea. Gainera, inkesta hori betetzeak lurraldebus edo mugi txartelean 20 € irabazteko zozketan sartuko zaitu automatikoki. Kontsultatu webgunea