Urteroko ohiturari eutsiz, Aizkardi Mendi Elkarteak Loatzora egin du urteko lehen irteera. Urtea behar bezala hasteko, herritar ugari animatu zen Loatzora, Aizkardiko kideek prestatutako salda beroa hartzera. Eguraldia lagun, goiz polita pasa zuten bertaratu zirenek. Elkarteak dagoeneko ibilaldi egitaraua osatua du 2014. urterako, euren webgunean kontsulta daitekeena.
Federatu txartelei dagokienez, Aizkardik tramiteekin lagutnzeko zerbitzua eskaintzen du eta urtarrilean oraindik irekita dituzte bulegoko ateak nahi duen edonorentzat. Urtarrilean zehazki, 2an, 9an, 16an, 24an eta 30ean 20:00etatik 22:00etara joan ahalko da elkartera. Federatzeko datu guztien informazioa webgunean dute, prezio eta bestelako xehetasunak begiratzeko. Urte mendizale on!