Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera

olentzeroEguraldiak alerta iragartzen zuen arren, haur eta guraso mordoa elkartu zen Otsabin Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko. Zunbeltz elkarteak preastatutako pintxoen ostean, Oinkariko dantzari gazteek, Loatzo Musika eskolako musikariek eta herrian dabiltzan bi bertsolari gaztek hartu zituzten bi protagonistak Otsabin. Jarraian, plazarainoko bideari ekin zioten trikiti-doinuen laguntzarekin. Berdura plazan izan zuten haurrek, Olentzero eta Mari Domingirekin kontu kontari aritzeko unea.