II. eskuko jostailu azoka, Berdura plazan

Jostailuazoka contentIazko ideiari jarraiki, aurten ere II. eskuko jostailu azoka antolatu du Udaleko Ingurumen Sailak gabonen atarian. Abenduaren 14an, hainbat pertsona hurbildu ziren lehen orduan etxean soberan zituzten jostailuak bertan uztera, eta eguerdi aldera bizitu zen mugimendua Berdura plazan. Jende asko gerturatu zen, gabonetarako jostailu bila. Bigarren urtez egin da, baina balorazioa positiboa izanik, aurrerantzean ere ekimena bultzatzeko asmoz agertu dira. Ikusi 28 kanalaren bideoa.