Aurrekontuen balorazio publikoa egingo du Udalak

Logo-aurrekontuetan txuria2014. urtearen atarian, aurrekontuak prestatzen buru-belarri dabil Udaltaldea. Aurten, aurrekontu parte hartzaileak izan daitezen lehen pausua eman da eta herritarrek inbertsioaren partida bat auren esku izango dute proposatzen dituzten asmoak burutzeko. Parte hartzearen lehen pausua informatzea dela kontuan izanik, Udal Gobernuak 2013ko aurrekontuen exekuzioa publikoki aurkeztuko du, eta baita 2014. urteko aurrekontuen aurreikuspena ere. Udalak herritar oro gonbidatu nahi du bilera irekietara, aurrekontuetan Ados! egon gaitezen. Lehen bilera Amasako kultur etxean egingo da abenduaren 17an (asteartea), 19:00etan. Bigarrena abenduaren 19an (osteguna) Subijana etxean, 19:00etan.