Oinkari Dantza Taldeak bere azken ikuskizuna eskainiko du abenduaren 14an, Olaederra kiroldegian. Emanaldia aurkezteko elkartu dira Nora Urbizu kultura zinegotzia, Agurtzane Intxaurraga Hika teatroko arduradun eta aktorea eta Eneko Arteaga Oinkari Dantza Taldeko arduraduna (ezkerretik eskuinera). Ilusioak batzen ditu hirurak, “sentimenduz betetako emanaldia herrian izateagatik” Urbizuren hitzetan, “egindako lana herriari aurkezteko aukeragatik” Arteagaren aburuz eta istorioak “kontatzeko asko duelako” Intxaurragaren iritziz. Herriko dantzariek gogo handiz prestatutako lana izango da ikusgai kiroldegian 22:30ean, eta dagoeneko sarrerak eskuragarri daude Amasa kafetegian, internetez eta egunean bertan sarreran. Ikusi 28 kanalaren bideoa