Antton Pebet, ahaztuko ez den izena

antton pebetII. Antton Pebet  memoriala amaitu berritan, txapeldun eta txapeldunordeen izenez gain aho-zapore gozoa utzi du Amasa-Villabonan. Partida ederrak jokatu dira bertan, 50 pilotari gazte ikusi ahal izan ditugu zutena frontoian agertzen, eta frontoia gainezka. Sekulako jende kopururik handiena bildu omen zen finaletan. Noski, finalak bere protagonistak izan zituen (ikusi kartela): 

Kadeteen mailan, Zubizarreta-Murua bikotea gailendu zen Moron-Aizpururen aurrean (22-14). Jubenil mailan, emaitza bera izan zen (22-14), Laso-Sarasak, Labaka-Erasun zizurkildarrei irabaziz. Nagusien mailan, berriz, Santxo-Urruzola nagusitu ziren, Ojuel-K. Galarzaren aurrean (22-20). Baina ezbairik gabe azken bi hilabeteotan protagonista bat izan badu, Antton Pebet pilotari gaztea izan da. Haren memorian antolatutako txapelketa hau indarra hartzen ari da, antolatzaileen lan finari esker. Pebeti memoria, eta Amasa-Villabonari pilotaz gozatzeko aukera eman dio txapelketak.