Aizkardik Iparraldean hasiko du urteko ibilaldi egitaraua

ArtzamendiAizkardi Mendi Elkarteak jakinarazi du urtarrilaren 19an Iparraldera egingo duela irteera. Olaederra kiroldegian elkartuko dira mendizaleak 7:00etan. Eurekin joateko, elkartearen 649717182 telefonora 20:00etatik 22:00etara deituta edo Aizkardiren bulegora ostegunetan 20:00etatik 22:00etara joanda apuntatu daiteke. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 16a izango da. 

Ibilbidearen xehetasunak ere eman dituzte: Bidarraitik abiatuta (150m), Itsusiko Harrietara (629m) joko dute Fraileen igarobidea zeharkatuz. Hortik Artzamendira (926m) igoko dira Mahatseko lepoa (716m) igaroz. Azkenik Itsasura (70m) jaitsiko dira ibilaldiari amaiera emateko. Informazio gehiago Aizkardiren webgunean.