Tolosaldea Garatzenek Amasa-Villabonako katea etxean duen enplegu zerbitzuak hainbat tailer antolatu ditu urtarrilerako. Formakuntza aukerak aztertzeko edo lan eskaintzak bilatzeko balioko dute ikastaro hauek, besteak beste. Langabetu zein langileek parte hartu ahal izango dute dohako tailer hauetan, beti ere lanbiden alta emanda badaude. Bertaratze ziurtagiria emango zaie ikastaroetan parte hartzen dutenei. Parte hartzeko, Tolosaldea Garatzenen eman beharko da izena 943654501 telefonora deituz edo lan@tolosaldea.net helbidera idatziz. Hemen programa