Hondakinen bilketa sistema berria aurkeztu eta eztabaidatzeko bileretan iragarri bezala, ezarpenetik zazpi hile betetzera doazela hasiko da bigarren parte hartze fasea. Behin sistema berrira ohitzeko denbora apur bat izanik eta lehen datuak baloraturik, une egokia da bilketa sistema hobetzeko. Honela, fase honetan ezarri zen atez ateko ereduaren balorazioa egingo da, behar eta ahal den kasuetan aldaketak eginez.
Prozesu hau bi pausotan egingo da: iritziak jaso eta iritzi horiek baloratuta bilera irekiak bizilagunentzat erabakiak zehazteko. Urtarrilean lehen pausua betetzeko, inkesta hauek bete ditzakezu zure balorazioa eginez. Bete inkesta online edo deskargatu hemen eta bidali komunikazioa@villabona.net helbidera.