Azken asteetan iragarri dugun partaidetza araudia bidean da. Iragarri zen, Parte hartze batzorde bat sortu zen (non Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek bat egin duten), EMUN kontratatu zen bide horretan laguntzeko, eta proiektua abian da. Datak finkaturik, urtarrilaren 28an, otsailaren 11ean eta 25ean egingo dira bilerak. Horietan, partaidetza arautuko duen ordenantzaren baldintzak eztabaidatuko dira. Ordenantza hau parte hartze bidez arautzeak helburu argia du: ahalik eta ekarpen pluralenetatik jaiotzea ordenantza hau, herritar guztiek euren burua islatuta ikus dezaten bertan. Horrela, Udalera heltzen den edozein Gobernuk presente izango du herritarren hitza, arautua egongo baita. Bide honetan, alderdiez gain herriko eragileen partaidetza funtsezkoa iruditzen zaigu, eurak direlako legealdia joan eta legealdia etorri lanean ariko direnak. Era berean, herritarrak ere gonbidatuta daude bilera hauen parte izatera. Zuk ere bide honen pauso izan nahi baduzu, idatzi komunikazioa@villabona.net helbidera; egin behar duzun guztia datuak eman eta hiru bileretara etortzea da!