Helduentzat bokata ikastaroa antolatu du Kultura Sailak

bokata argSukaldaritza ikastaroak abiatu ditu Kultura Sailak, eta Basque Culinary Center-eko bi ikasle Amasa-Villabonako herritar izanik, bokadiloak gutizia bihurtzen ikasiko da bi egunetan. Bi asteazken hartuko dituzte (otsailaren 19a eta 26a)  Javi Rivero eta Eneko Amondarainek bokata berezi bezain errazak egiten irakasteko, 19:00etatik 21:00etara. Parte hartzaileek herrian ekoiztutako errezeta liburua jasoko dute opari. Izena emateko epea otsailaren 3tik 14ra bitarte izango da, Kultura bulegoan edo kultura@villabona.net helbidera idatzita.