Inauteriek hartu zuten Amasa-Villabona, ikastetxeen emanaldien aitzakian. Eguraldiagatik kiroldegira bideratu bazen ere, kalean gurasoek osatutako ilara luzeek eta itxaronaldia girotzen zuen txarangak festa iradokitzen zuen. Emanaldi alaiak eskaini zituzte haurrek; lehena Fleming izan zen, ‘San Fleming’ egunarekin San Ferminen antzeko jaialdia eskainiz (zezenak, erraldoiak, korrikalariak, suziriak, toreroak…). Festaren helduleku guztiak erabili zituzten jaialdia animatzeko. Jesusen Bihotzako haurrak, aiton-amona moduan agertu ziren kiroldegira; baina segituan pasa ziren erritmo biziagoetara, moda-modan dauden musikekin dantzatuz. Santiago Egoitzako zaharrek ere ez zuten festa galdu nahi izan, eta lehen lerrotik jarraitu zuten ikuskizuna zirujauz jantzita. Ikusi argazkiak hemen