Otsailaren 27an bete dira 38 urte, Saharak Errepublika Arabe Demokratikoa aldarrikatu zuenetik. Amasa-Villabonako Udal Gobernuak bandera sahararra jarri du balkoian, elkartasuna adierazteko. Herri sahararrei egindako zapalkuntza gogor salatzen du EH Bilduk, berez dagozkien eskubideak bete daitezela eskatuz: Nazio Batuen Erakundeak misio gisa onartu dezala (egun eskubide misio gabeko kasu bakarra baita); sahararren mugimendu askatasuna bermatzea, herria bitan zatitzen duen 2.600 KMko hesia eraitsiz; Espainiak Marokori armak ez saltzea, diputatuen kongresuak ebatzi bezala (gaur egun betetzen ez dena); sahararrei sagozkien baliabide naturalak ez ebastea; SEAD onartzea eta Mendebaldeko Sahararen deskolonizazioa burutzea. Aldarrikapen honekin guztiarekin, Udal Gobernuak Tindufeko errefuxiatu kanpamenduko Daira batekin senidetzeko konpromisoa agertu du. Adierazpen hau jasoko du, martxoaren 5eko osoko bilkuran EH Bilduk aurkeztuko duen mozioak.