Otsailaren 21ean egin zen lehen Aljibe Gaua eta itxura guztien arabera ez da azkena izango. 84 lagunek hartu zuten Jon Plazaola eta Petti ikusteko sarrera. Bakarrizketatik kontzertura, giro goxoa nagusitu zen Aljibean; soinu baldintzak mugatuak izanagatik, xarma berezia eskaintzen du lokalak, eta emaitza ona eman zuen. Hiru helbururekin jaio da ekimen hau: lokala biziberritzea, ekintza kultural bereziak eskaintzea eta herri ekimen eta eragileei laguntzea. Hirurak ondo beteta geratu ziren lehen saiakeran eta horrenbestez aurrera begira ekintza gehiago prestatzeko asmoa agertu du Kultura Sailak. Jakin-min handia sortu du gainera lokalak eta dagoeneko jendea ari da ideia berriak ematen. Ikusi argazkiak hemen