Atez atekoa baloratzeko bilera irekiak

kalitateaAtez ateko bilketa sistema baloratzeko bilera irekiak egingo dira martxoaren 11, 12 eta 13an. Urtarrilean hasitako iritzi bilketarekin jarraitzeko izango dira bilera hauek, eztabaidarako aukera ere eskainiz. Honakoak izango dira hitzorduak:

Martxoak 11: Subijana etxean 18:00etan (EUSKARAZ)

Martxoak 12: Subijana etxean 18:00etan (GAZTELERAZ)

Martxoak 13: Amasako kultur etxean 19:00etan (EUSKARAZ eta ekarpen guneen erabiltzaileei zuzenduta).

Beraz, hondakinak atez ate sailkatzen dituzten herritarrek bi aukera izango dituzte bileretarako, euskaraz eta gazteleraz. Ekarpen guneak erabiltzen dituzten herritarrek, Amasako bileran izango dute alor hori baloratzeko aukera.