Trinkete eta Joko garbi partiduak, asteburuan

12697662Behar Zanako trinkete eta Joko garbi jokalariek hitzordu bana dute astebururako. Gipuzkoako Txapelketako lehen mailari dagokionez, martxoaren 7an (ostirala) Behar Zanako Mitxelena eta Sanchez ariko dira Txost 3 bikotearen aurka. 20:00etan jokatuko da joko garbiko partidua, herrian bertan. Trinketean, aldiz, eskuz binakako senior kategorian ariko dira Behar Zanako Arruti eta Esnaola, usurbildarren aurka. Martxoaren 8an (larunbata) izango da partidua, 16:00etan (4. partidua) Irurako trinketean.