Jaladi berezi batek hartu zuen Amasa-Villabona asteburuan: Loatzo musika eskolak Vilafranca del Penedeseko musika eskolaren bixita jaso du. Harrera instituzionala egin zaie Udalean goizean eta katalunyan hain ohikoa den casteller eder batekin eskertu dute. Herrian zehar ibili ziren goizean musika oparituz eta 19:00etan emanaldia eskaini dute Gurea antzokian. Iluntzean Aljibera bildu ziren musikari guztiak, lagunartean afaldu eta afalosteko kontzertu informalarekin jarraitzeko. Esperientziarekin pozik etxekoak zein bisitariak, orain Loatzoko ikasleek egin beharko dute maleta hara joateko.